Gazteek sortutako ‘Etiketa Beltza’ moda-proiektu solidarioa aurkeztuko dute larunbatean Errebalen

Datorren larunbatean, abenduak 13, Errebal Plazak proiektu berezi baten emaitza hartuko du: ‘Etiketa Beltza’ arropa-marka. 13 eta 18 urte bitarteko gazteek bultzatutako ekimen hau ez da moda hutsa; sormenaren bidez diskriminazioari aurre egiteko eta norberaren nortasuna adierazteko tresna gisa jaio da.

Azken hilabeteetan serigrafia eta diseinua lantzen aritu ondoren, gazteek euren sorkuntzak erakutsiko dituzte 17:00etatik aurrera. Kalexka Elkarteak eta Eibarko Udalak elkarlanean bultzatutako egitasmo honek arratsalde osoko egitaraua prestatu du: haurrentzako tailerrak, umorea ‘El Morologuista’rekin eta amaiera musikala DJ Eromenaren eskutik.

Prev Post
Aurtengo Gabonetan ere, Oparitu Eibar Txartelek saria dute
Next Post
‘K-Bitamina’: Eibarko tokiko merkataritzari ahotsa emango dion podcast berria