Deskribapena
Hotel Restaurante Asador Eibar
Eskualde osoan, erretegia eta doako aparkalekua eskaintzen dituen ostatu bakarra da. Lanerako zein aisialdirako Eibar eta ingurua bisitatzera datozenentzat leku aproposa.
Hotel Eibarrek 15 logela eroso ditu, horietako bakoitza bainu pribatuz, klimatzio-sistemaz, pantaila lauko telebistaz, hozkailuz, Wi-Fiz eta soinu-isolatutako leihoaz horniturik dago.
Hotela Azitaingo industrialdearen hasieran dago, ingurune berde batean. Eibarko erdigunetik 2 kilometro eskasera aurkitzen da. Horrela, oso gertu ditu herriko jarduera administratiboa, ekonomikoa, soziala, kulturala zein aisialdirako aukera zabala.
Euskadiren erdigune geografikoan kokatuta dago, hiru hiriburuetara distantzia berean; horregatik, Euskal Herria ezagutzeko ez dago hau baino leku hoberik.
