Epaimahaiak Eibarko XXI. Pintxo Lehiaketako irabazleak ezagutzera eman ditu. Amesti tabernak eskuratu du lehen saria, “Muselina Moltopiu” izeneko pintxoarekin. Bertako produktuekin egindako pintxo onenaren saria Depor tabernarentzat izan da, “Mendizale” proposamenarekin, eta publikoaren boto gehienak Beleko tabernaren “Trufas trufurius” pintxoak jaso ditu. Halaber, epaimahaiak aipamen bereziak egin dizkie Chic tabernari (“Brotxeta itsasoa eta mendia”) eta Topa-lekuri (“Kono Konfite”).
Sari-banaketa azaroaren 30ean egingo da San Andres Azokan. Guztira 2.827 boto jaso dira bezeroen aldetik, eta horien artean egindako zozketan Errigora kutxa bat egokitu zaio irabazleari, Nafarroako produktuekin eta euskalgintzaren aldeko ekarpenarekin.