Urriaren 29an eta 30ean bueltatuko da Eibarko Pintxo Lehiaketa

Arrate Kultur Elkarteak, Eibar Merkataritza Gune Irekiaren, Eibarko Udalaren eta Eibarko ostalarien laguntzarekin antolatutako ekimen honetan, hemeretzi establezimendu hartuko dute 21. edizio honetan.

Aurtengo edizioko lehiakideak honako hauek dira: Amesti, Azkena, Baisi, Baratze Gourmet, Bacoleku Ego-Gain, Beleko, Bossa, Chic, Chido, Depor, Gure Leku, Kontent, Koskor, Kultu, Lusai, Topa-leku, Trinkete, Txoko eta Tunelpe.

Lehiaketa izango den bi egunetan, taberna bakoitzak bere pintxoa eskainiko du bezeroek dastatzeko aukera izan dezaten. Horrez gain, epaimahai profesionalaren balorazioarekin batera, publikoaren botoek ere pisu handia izango dute, izan ere, publikoen saria boto horien arabera erabakiko da. 

Gainera, botoa ematen dutenen artean zozketa bat egingo da, eta irabazleak otar eder bat jasoko du sari modura.

Prev Post
#EibarrenErostenDot lehiaketan parte hartzera animatu zaitez!
Next Post
Amestik irabazi du pintxo onenari saria “Muselina Moltopiu” pintxoarengatik