Pozik inauterietako parte-hartze handiagatik

Aratoste martitzenak amaiera eman zion giro bikaina izan duten jaiei.

Udalak tabernetako dekorazio lehiaketaren irabazleak ezagutzera eman ditu. Lehen saria Kontent tabernako kabaretarentzat izan zen, bigarren postua Koskor tabernarentzat, Barbieren dekoratuarekin. Adarabarrek ere aipamen berezia jaso zuen. Guridi, Kultu, Tas-Tas, Ametsa eta Slow tabernek ere parte hartu zuten lehiaketan.

Prev Post
Tokikoa sustatu eta antzerkiaz gozatu
Next Post
Anabel Alonso aktorearen solasaldiarekin hasi dira Eibarko XLVII. Antzerki Jardunaldiak